Asteartea, 2018, Urria 23 - 18:30Asteartea, 2018, Urria 23 - 20:00
Berriketan, “Heriotza duina” zikloko hirugarren saioa. “Adierazi gabeko emozioen mina”, Itxaro Mendizabal Amundarain. 2018-16-23, 18:30-19:45; Gerriko Txokoan.
-Egunen batean hil egingo gara …
-Bai, baina ez egunero!
-Bilduak, 65 bat lagun Herritarrak eta ingurukoak.
-Eskerrak gai honetaz hitz egiteko aukera emateagatik. Hitz egiteak korapiloak askatzen asko laguntzen du: zer, nola, non gertatu zen? …
-Denok hil behar dugu; noiz?, nola?, horixe ez dakiguna.
Beldurrez bizi gara, hiltzeko beldurrez; ez gara bizi …
-Dolua, nola?
-Gurasoak hil eta hasieran, ez zuen sinetsi nahi; laino artean bezala bizi zen.
Kulpa sentimendua: “gurasoak nik hil ditut!”. Desagertzeko nahia/beharra.
-Emozioak:
-Amorrua-haserrea: gurasoekin (ondorik alde egin ziotelako), portugesekin, kamioilariekin (kamioilari portugaldarra izan zelako istripuan tarteko), San Migelekin (San Migel egunean izan zelako) … denekin haserre egon zen.
-Tristura-melankolia.
-Itxaro-pena. Tristura izan arren, ondo egon gaitezke.
-Poza eta esker ona: zenbat eman zidaten!, ze zorte ona guraso haien alaba izatea!; eskertzekoa da.
-Obsesioa.
-Beldurra (maite ditugun pertsonak galtzeari, autoan ibiltzeari …).
-Angustia.
-Lasaitasuna.
-Erresilientzia
-Asko kostata, baina eman zion buelta doluari: “Gurasoei gutuna” lehiaketa sortu zuen. 3. edizio arte ezin izan zuen berak gutunik idatzi. Hasi eta utzi, hasi eta bota … ezin! Lortu zuen. Idazteak asko laguntzen du.
-Emozionalki indartsuak behar dugu izan; autoestima.
-Txaloka eta eskerrak emanez bukatu dugu saioa. Balorazio oso ona, jendeak, hizlariak eta antolatzaileok.
