NOR GARA GU?, ZER GARA GU?, ZER DA GOIERRIKO EUSKAL ESKOLA?

Euskara ikastaroak Lazkaon, Dionisio Amundarain 1974a baino lehen Beneditarren Komentuan
Gero mugimendua zabaltzen joan zen. 1977an jende asko aritu zen, bai gaueskolan eta bai eguerdietan. Alfabetatzeko gunea Lazkao.

1977an Lazkaon, GOIERRIKO EUSKAL ESKOLAKO ARAUDIA onartu eta Goierriko hainbat herritan funtzionatzen zuten Gaueskolen batze eta antolatzea egin zen, euskalduntze-alfabetatze lana antolamendu hobearekin egin eta etekin oparoagoak lortzeko. “2.000. urterako Goierri euskalduntzea”, helburu.

 

GOIERRIKO EUSKAL ESKOLA KULTUR ELKARTEA 1982an legezko Kultur Elkarte.

 

Geroztik eta 1988ko apirilera arte, maila anitzetako euskararen irakaskuntza bere ardurapean izan zuen Euskaltegi-Barnetegi garrantzitsu legez jardunez, baina irakaskuntza hori beti ere, kulturgintzako hainbat eta hainbat saioz lagunduta eman izan zen, herriaren hizkuntzak berorren kulturgintzako oinarria izan behar duelako.

 

1988ko apirilean, MAIZPIDE Euskaltegia inauguratu.

 

Euskararen irakaskuntza formal eta arautua jada bideratuta ikusirik, GOIERRIKO EUSKAL ESKOLA KULTUR ELKARTEAK, Euskaraz egindako Kultur ekintza eta ikerketei buru-belarri heldu nahi izan zien, etxean edo eskolan euskara ikasi duen euskaldun oro euskara erabiltzera bultzatzeko. Horrela, nola ahozko erabilpena hala idatzizkoa ere, bere jomuga bihurtu zituen; beraz, bi ildo nagusi hauetan zehar burutu asmo du etorkizun hurbileko jarduna ere.

 

Gerriko Txokoaren izatea eta helburuak:
150 bazkideon elkartea izan arren, euskal kultur ekintzak antolatu eta herritar orori ateak zabaldu eta euskararen, euskaldun zahar eta berrien Txoko. Euskaldun zahar eta berriei, herritarrei eta ingurukoei, haur, gazte eta helduei, euskaraz bizi nahi duten guztiei zabalik, beti ere bazkideen bitartez.

 

Gerriko liburu-dendaren (1984) izatea eta helburuak:
Goierri bailaran euskal liburugintzaren erreferentzia, euskara ikasi nahiz lantzeko metodoak, hiztegiak, literatura materiala, diskoak, CD-roomak… salgai. Horrez gain, beste hizkuntzetako materialak ere eskura.

 

Bulegoa:

Lan teknikoak bideratzeko eta bilerak egiteko gune.

Edukia partekatu: