Lazkaoko Antsoategi etxean dago kokatua GERRIKO liburudenda. Izena eskualde honetan izan den idazlerik handienetakoari zor dio: Jose Inazio Gerriko Enatarriaga (1740-1824). Lazkaoko Kulturgintzako proiektu zabal baten parte da GERRIKO liburudenda. Sorreratik, 1984ko azarotik, liburudendaren helburu nagusia euskara dakitenak nahiz ikasten ari direnak letretan janztea izan da. Horrela, Lazkaotarrentzat, Lazkaon euskara ikasten ari direnentzat eta Goierritarrentzat erreferentziazko gune bihurtu da, batez ere, euskarazko liburu salmentan.

2010ean GERRIKO liburudendak etapa berri bati hasiera eman zion. Berrikuntza lanak egin ostean, urte bereko irailean berriro ere ateak zabaldu zituen liburudendak. Berrikuntza sakonaren ostean, 300.000 liburuko katalogoa, musika, eskola eta bulego materiala, denbora pasak eta aldizkariak daude eskuragai. Etapa berri honetan, ELKAR-en babesean hasi da lanean, bat eginda, zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuarekin.