Asteazkena, 2018, Azaroa 7 - 18:30Asteazkena, 2018, Azaroa 7 - 20:30Hitz&Musik, Toño Muro (Balerdi Balerdi). Aurkezle eta elkarrizketatzaile, Jon Eskisabel. Bilduak, 33 lagun. Oso pozik etorri zen. Eskertu zigun gonbidatu izana. Esandako batzuk: Rock musikari beteranoena, Niko Etxartekin batera. Musikaren arra txikitatik. 15-16 urterekin, lagun artean gitarra jotzen. Hasieran kantautore, bertsioak egiten. Geroago beste lagun batekin lan bereziak egiten. Etxean dirurik ez gitarra elektrikoa erosteko. Lanean hasi eta lehenengo soldatak musikan inbertitu. Hainbeste urteren ondoren oraindik aktibo. Beti musika gustuko eta espiritu hori mantenduta. Bereziki bera hunkitzen duen kanta egitea helburu, hori bilatzen du. Letra eta musika, biak onak nahi, iradokitzaileak. Musika eta literatura (literatura irakaslea), hori bizi izan du barrutik. Melodiak, erritmoak … barru barrutik. Iruñean ze giro? Ia ia ez zegoen rock talderik. Giro erdalduna. Talde euskaldun gutxi. Oso giro heavya (Barrikada …). 1977: Tocamas taldea, bikotea sortu. Taldearen izaera: garaiko musika txarrena eta publizitatea hartu, parodia egin, ironiaz. Kritika soziala. Gazte garaiko gaiak. Ez bada ironia ulertzen, oso matxista dela irudi daiteke. Fuletamol taldea, rockeroa, bateria, anplifikadorea … Jada dirua maneiatzen zuten. Euskaraz ere egin zuten zerbait. Motos, 1982an. Fiebre. Balerdi Balerdi. Aurreko talde guztien ondoren iritsi zen. Izena Aralar mendizerrako mendiarena hartu zuen. Lagun baten kanta batean, estribilloa errepikatzen zen eta horixe jarri zioten, Balerdi Balerdi. Balerdi Balerdi taldearen kanta, “Beti gazte”: berez ezinezkoa da, baina kanta ironikoa, autokritikoa da. “Zerbait” egiteko beharra sentitu zuten, elkartu, kantak egin … 10 urte iraun dituen lagun taldea izan da Balerdi Balerdi. Euskaraz kantatzea erabaki zuten. Literatura eta musika, biak landu. Literatura diziplina serioagoa ote zen sentsazioa, baina orain badaki ezetz. Bob Dylani nobel saria. Kantuen letrak baloratzea, sormen lanak saritzea, ondo dago; ez zuen sari horren beharrik, baina ondo iruditzen zaio ematea. Kantak egiteko birtuosismo gutxi behar da, erritmo aldaketa gutxi, melodiak hitzak baino garrantzi handiagoa izan beharko luke. Hitz sinpleetatik abiatu eta kantek, beren osotasunean, indarra lortzen dute. Lehengoa baloratzen du eta gaur egungoetan gustukoak aurkitzea geroz eta gehiago kostatzen zaio. Iruñea hiri txikia da. Maite du baina hobetu liteke, noski. Balerdi Balerdi, gaur egun. Laukotea. Krisialdian dago. Berak kantak sortzen jarraitzen du, bere azken kantuak izan litezkeenak. Jendearen erantzuna exkaxa. Talde estimatua izan da. Kritikak falta izan dira. Zaila da talde bat mantentzea erantzun garbirik ez badago. Jarraitzaile eta entzule finak izan dituzte. Arrakasta? Emanaldi gehiago nahiko lukete. Kontratuak lortzea zaila da, zaila lehen eta zaila orain. Emanaldirik ezak taldea hiltzea dakar. Nekatu eta hil. Transmisioa? Arazo handia da. Ingelesez musika hemen? Euskaraz edo gazteleraz bai, baina ingelesez … Europako zirkuitura irteteko bada bakarrik, bestela ez. Tristea da, baina euskara ez da baloratzen. Goian dauden batzuek dena saltzen dute Durangon, baina Durangotik kanpo bizi behar da, bai musika, bai literatura. Saio akustikoa. 5 kanta. Jendea oso gustura. Baita bera ere. Balorazio ona. Luxuzko saioa.
Edukia partekatu: