Astelehena, 2022, Maiatza 16 - 18:30Astelehena, 2022, Maiatza 16 - 20:00

Berriketan solasaldia, “OGIA” gai hartuta. Julen Irurzun, Oreka okindegiko okinarekin, 2022-05-16an, 18:30-20:15; Gerriko Txokoan.

Ia urtea dela zabaldu zuen Oreka okindegia Julenek Lazkaon. Ogiaren inguruan asko daki eta bertakoari zukua ateratzea erabaki genuen. Proposamena egin eta duda izpirik gabe onartu zuen Julenek.

60 lagun ogiaz hizketan, ikusten, entzuten, iritziak ematen, ikasten.

Afizioa ofizio bihurtu eta hor abiatu zen.

Zintzotasunez, era orekatuan, prozesua errespetatuz, duin egindako ogia. Banan bana, eskuz egindako ogi artisaua. Denbora luzez orantzaz hartzitua, irin mota desberdinak baina denak garbiak, gehigarri kimikorik gabeak.

Kontu asko entzun genituen. Ogi bat egin ere egin genuen, etxeko labean. Eta, noski, ogi mota desberdinak probatu eta dastatu genituen. Saio borobila.

Zorionak eta eskerrik asko, Julen! Segi aurrera, gu elikatzen, sano elikatzen, informatzen, ondo informatzen, laguntzen eta gozatzen zure txokotik. Zuk gozatzen baduzu, guk gozatuko dugu. Bidea ikasi duzu eta, berandu baino lehen, berriz ere elkartuko gara Gerriko Txokoan, bai horixe!

Edukia partekatu: