
Urriaren 15ean, datorren asteartean, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan, Irene Aldasoro itzultzailea eta Jon Abril idazlea izango ditugu, bi liburu oinarri hartuta, solasean.
“Esnearen kolorekoa” eta “Isildutako eskuak”. Bi liburu, ikusteko eta aztertzeko, nola emakumea leku eta garai desberdinetan, bai lan-munduan, bai eguneroko bizimoduan, izan den eta den isildua, menderatua.
Hautapen ahaidetasuna, solasaldia, Lazkaoko Gerriko Txokoan.
Bilduak, 20 bat lagun. Gozatu ederra hartu genuen.
Gaia: emakumearen zapalkuntza, emakume isildua, menderatua; bai lan-munduan, bai eguneroko bizimoduan, jazarria. Garai eta leku desberdinetan, baina antzekotasun handiekin.
Idazlea eta itzultzailea, bi sortzaile, euskal hiztun onak, gozoak, oparoak, Irene Aldasoro eta Jon Abril.
Zorionak eta eskerrik asko bioi.