Asteazkena, 2018, Urria 3 - 18:30Asteazkena, 2018, Urria 3 - 20:30Bilduak, 65 lagun gazte eta ez hain gazte, lazkaotar, goierritar, musikari, musikazale eta Gerrikok antolatutako ekintzen ohiko jarraitzaileak. Oso pozik etorri zen bere herrira. Eskertu zigun gonbidatu izana. Esandako batzuk: Herrian Bordaxurin ea herri mugimendu guztietan parte hartzen hasi zen gaztetxotan. Etxean euskal musikaren sustraiak txiki-txikitatik: Laboa, Lete, Lertxundi … entzuten zituen. Geroago Bob Marley, Lou Reed … mundura zabaldu. Teknikari, Josu eta Jokin musikari lazkaotarrekin. Fernando Unsainek IZ musika estudioa sortu eta gitarrarekin hasi zen. Teknikari; bere ondoren, Anjel Katarain. Ikastolako lehenengo belaunaldikoa. Euskaraz ikasia. Bilbora soziologia ikastera, Deustura. Mikel Antza, Mikel Alvarez (Txillardegiren semea), Ander Iturrioz… Ez zitzaion soziologia gustatu, ikasketak utzi eta musika munduan sartu zen, buru-belarri. Anjel Valdes, Asier Etxeberria, Dina Bilbao eta Josu Iztueta… Olasagasti, Ramon Agirre, Susakoak …; pertsonaiekin, beti zurrunbiloan. Donostian Euskadi Irratian. Ertzainak martxan jarri. Soul musika zalea. M-ak taldea. Rock desberdina, ez radikala. Negu Gorriaken sartu zen, “Kolpez kolpe” diskoan. Telebistan ere saioa. Kortatu, “Sarri, sarri”, beraiek ez zuten jo nahi izaten, nazkatuta zeuden. Herrera de la Manchara deitu eta izugarrizko arrakasta. Diskoa atera eta jira antolatzen zuten. Europa guztitik deitzen zituzten. Oihartzun handia. Bi hilabetez gelditu gabe, hara eta hona. Galindoren aurpegia disko batean. 2-3 urtera denuntziatu eta epaiketa. Irabazi egin zuten. Abokatu Castells. Gogorra izan zen. Letra politikoa, panfleteroa … egiten zutela esaten zieten: gazte mugimenduak; giza mugimenduak … letretan landuak. Urteko diskorik onena izendatua; letrari kasurik egiten ez ziotenek, ulertzen ez zutenek. Zuzenean energia, indarra. Disko askotan parte hartu du. Bere lanbidea hori izan da. Telebista, irratia, diskoak … azkenean estresatu. Erabaki zuen taldearekin musika egitea, beste lanak utzita. 2000. urtean Garate Estudioa sortu zuen Andoainen. Grabatzera doazenei ideiak ematen dizkiete. Lan gogorra da. Kanta bat egitea mundu bat da. Forma eman kanta bati eta, ondoren, kanta guztiei orokorrean, diskoa osotasunean hartuta; disko guztia lan bat da. Luken eta Martxel semeekin 6 kanta jo zituzten. Jendea oso gustura. Baita beraiek ere. Balorazio ona. Luxuzko saioa.
Edukia partekatu: