Asteazkena, 2019, Iraila 18 - 18:30Asteazkena, 2019, Iraila 18 - 21:002019-09-18. Hitz&Musik, Petti. Aurkezle eta elkarrizketatzaile, Aitor Artza. Bilduak, 80 bat lagun. Oso pozik etorri da Lazkaora, lagunartera, baina urduri; musikarako beti prest, baina hizketarako ... errespetua, beldurra. Eskertu zigun gonbidatu izana. Elkarlanean beti, musikari askorekin kolaborazioak. Atzerritarrekin ere bai. Diskoak ateratzea zaila da gaur egun, garai batean baino zailagoa. Lehen laguntzak baziren, gaur baino gehiago. Hurrengo udaberrirako kalean izango den diskoa egiten ari da, Harkaitz Canoren hitzak musikatuta. Disko lasaia izango da. Aleren bat edo beste aurkeztu digu Gerrikon. Ederrak! Duela 10 urte, gaur baino askoz kontzertu gehiago ematen zituen. Gaur egun DJekin saioak eta kontzertu handiak antolatzen dira, batez ere. Kontzertu gutxi antolatzen dira eta entzule gazterik ez da joaten. Hizkuntza, euskara, ez omen du muga, han eta hemen kontzertuak emateko. Areto txiki eta handietan, tabernetan, Gaztetxeetan, areto handietan … bakarrik eta taldean, denetik frogatu du, leku eta formatu desberdin asko. Lasaitu ederra hartu du elkarrizketa bukatu denean! Gitarra hartu eta kantuan, lasai eta bere saltsan, gustura aritu da. Jendea ere gustura, bero-bero. Balorazio oso ona. Eskerrik asko Petti!!!
Edukia partekatu: