Asteartea, 2018, Azaroa 20 - 18:30Asteartea, 2018, Azaroa 20 - 20:30Bilduak, 30 bat lagun. Aipatutako kontu batzuk: GuraSOS : kezka agertu zen. Informazio gutxi zegoen. Gurasoak prest agertu ziren hondakinen gaiari serio heltzeko. Adostasuna eta seriotasuna. Gatazka ekidin nahi. 2002-2016 plan integratzailea. 2016 urtea, garrantzitsua, beste 14 urterako plan berria egin behar zelako. 2002-2016koa luzatu egin zuten, berria egin gabe. Hortxe, egoera horretan, beharrak eraginda, GuraSOS sortu zen. 2002an Txingudin sortu zen taldea, OEIT. Hango proiektua geratzea lortu zuten. Osasuna eta errausketa, ikerketak aztertzen dituzte. Zaharrak kaltegarriak dira, baina berriak ez, esaten dute. Baina ez da hala, ikerketek ez diote hori. Italian bertan behera utzi dituzte, ikerketen emaitzak ikusita. Kea botatzen dute erraustegiek. Hondakinak bilakatu egiten dituzte, ez dituzte desager arazten. Sortzen dena = irteten dena. KARBONO DIOXIDOA da gehien isurtzen dutena. Negutegi efektua eta aldaketa klimatikoa. Nitrogeno oxidoa ere oso arriskutsua da. Dioxinak: oso kaltegarriak osasunerako. Haizeak zabaldu ditzake. Dietaren bidez sartzen ditugu gorputzera. Eragin kutsatzailerik ez dutela esaten digute komunikabideetan. Ez da egia, ordea. Emisio guztiak kontrolatzen dituztela diote. Ez da horrela, ezinezkoa da dena eta beti kontrolatuta edukitzea. Filtroak onak direla diote, baina ez dute dena iragazten. Jende asko bizi da erraustegi inguruan. Araban ez dute, Nafarroan ere ez. Erraustegirik gabe moldatzea erabaki dute. Badira alternatibak. Benetako informazioa izango, benetakoa eta zientifikoa, behar dugu, iritzia eman ahal izateko. Ez digute ematen, ordea. Juridikoki ere lanketa handia egin du GuraSOSek. Herritarrak ahaldundu eta lanei heldu. HITZARTU, hitza hartu, hitzarmenak lortu. Eragile eta esparru desberdinetako talde eta jende asko. Demokrazia ariketa bat da. Herriak bere diruarekin, libre egina. 2019ko urtarrilerako, ingeniariak libreki eta ikuspegi zientifikotik egiten ari diren lanaren txostena, aurkeztu nahi diote F Diputazioari. Berme batzordea ere osatua dute: Garbiñe Biurrun, Bernardo Atxaga, Pedro Ibarra, Esther Larrañaga, Juanjo Alvarez... Dena txukun egiteko dirua behar. Kutxak saltzen ari dira, finantziazioa lortzeko. Alternatibak badira: Hondakinen hierarkia. Organikoa ondo bereiziz gero, desagertu da zati handi bat. Ondo sailkatu denak. Prebentzioa. Berrerabilpena. Oso ondo, saio guztiz interesgarria. Balorazio oso ona, jendeak, hizlariek eta antolatzaileok.
Edukia partekatu: