Asteartea, 2021, Iraila 14 - 18:30Asteartea, 2021, Iraila 14 - 20:30

Berriketan solasaldia, 2021-09-14; Lazkaoko Gerriko Txokoan,18:30-19:45.

“Kultur dinamika, kultur artikulazioa. Lan egin al dezakegu elkarrekin eta elkarrentzat? Azpeitiko kultur komunitateko esperientzia”. Enekoitz Esnaola.

Bilduak, 30 lagun.

Esandako kontu batzuk:

1)Zer da euskal kultura? Kulturaren garapena. Kultura herri ekimenetik egin, administrazioak lagunduta.

Balio sozialak. Etxetik irten, jendearekin egon, harremanak… herriari zerbitzua. Herriari forma eman.

2)Euskararen normalizazioa ez, Euskaldunon normalizazioa egin behar dugu. Adibidez, EHko liburutegi nazionalik ez dugu. Gaztetxoek zer kontsumitzen duten, ze hizkuntzatan… Gaia eskuetatik alde egiten ari zaigu.

Eten bat sortzen ari da. Desitxuratzen ari gara. Españolak gara.

3) Azpeitiko prozesua, 1998tik gaur arte.

Egituratutako ezer ez zegoen.

Kritika eta autokritika egin.

Azpeitian Kultur Komunitatea, koordinakundea, sortu eta denekin hitz egiten hasi ziren. Norabidea, helburua, estrategiak… finkatu zituzten, ardatza. Kontzientzia hartu zuten eta aurrera egin. Batasuna baino egokiagoa, bateratasuna. Gurdiari tiraka, denok norabide berean.

Subjektu politikoa. Partehartzea. Guk erabaki, ez aholkuak eman bakarrik.

Artikulatu beharra. Barne antolaketa behar da. Kanpo- eta barne-komunikazioa.

Kultur proiektua da. Herri proiektua da. Nazio proiektua da.

Bakoitzak bereari begiratzen diogu eta hori egin behar dugu, bai. Baina herri bezala pentsatzen ere hasi beharra daukagu.

Mahaia: herriko eragile, talde guztiak + udal taldeak + norbanakoak.

Ederra! saioa. Ea Lazkaon ere bide horretatik lanean hasten garen, elkarrekin eta elkarrentzat, posible da eta.

Edukia partekatu: