Astelehena, 2021, Maiatza 31 - 18:30Astelehena, 2021, Maiatza 31 - 20:00

Bilduak, 22 lagun.

Ikasitakoa transmititu nahi zuelako pasa zen futbol jokalari izatetik entrenatzaile izatera.

Haurrekin hasi zen. Ondo sentitzen zen haurrei irakasten eta haurrak ondo senti arazi nahi zituen.

Errespetua. Umiltasuna. Elkarrizketa. Baloreak. Horiek izan behar ditu entrenatzaileak gidari, dagoen lekuan dagoela.

“Ni naiz atzerritarra. Nik egokitu behar dut beraietara”.

Euskal Herrira oso pozik etorriko litzateke. Hau da bere etxea.

Entrenatzaile bezala duen ametsa: EHko entrenatzaile izanik, Eurokopa jokatzea.

 “Saiatuta lortzen dira gauzak” esaten da, baina hori ez da horrela, saiatu arren beti ez baita nahi dena lortzen. “Saiatu gabe ez da ezer lortzen”, hori da egokia.

Nesken futbola asko ari da aldatzen, oso maila ona ari da lortzen.

Lazkaon jaioa dela eta, nahiz eta Donostiarra dela esan komunikabideetan, bihotzean leku goxoan duela Lazkao.  Hain ondo hartzeagatik pozik, hunkituta eta eskertuta.

Bai Beñat, bai entzuleak, oso gustura.

Zorionak eta eskerrik asko, Beñat!

Edukia partekatu: