Astelehena, 2024, Iraila 23 - 18:30Astelehena, 2024, Iraila 23 - 20:30

Berriketan solasaldia, “Altxa burua, pantailetatik begietara”, Maitane Ormazabal. 2024-09-23, 18:30-20:15; Gerriko Txokoan.

Bilduak, 120 bat lagun.

Pantailei buruz hitz egiterakoan, haurrei eta gazteei begira jartzen gara, baina… zertan ari gara helduok? Helduak, gurasoak eta irakasleak batez ere, gara eredu eta pantailak eskuetan ditugula bizi gara, bai lanean, bai aisialdian. Beti “orojakileari” galdezka, harreman pertsonalak baztertuta.

Mugikorraren erabilerak mendekotasuna sortzen du, zenbat eta gehiago erabili, gehiago nahi.

Aplikazio guztiak doan izatea ez ala da harrigarria? Doan, doan… diruz ez ditugu ordaintzen, baina gure informazioa emanez ordaintzen ditugu, geure denbora ematen diegu. Atentzioa, denbora guztian gu pantailari itsatsita egotea nahi dute.

Zenbat hausnarketa egin genituen atzo Maitaneren laguntzaz! Daukagun arazoaz, arazo mundialaz, jabetu, kontziente egin eta, debekatu gabe, erabiltzen irakatsi eta lagundu behar diegu gazteei. Laguntza eske ari zaizkigu; noiz/nola erabili jakin nahi dute.

Pentsatu: sarean gabiltzanean, zer ari gara galtzen? Beste gauza batzuk egiteko denbora eta, batez ere, besteekin kontaktua, harremanak.

Eskerrik asko, Maitane, begiak zabaltzen laguntzeagatik.

 

Edukia partekatu: