Asteartea, 2018, Urria 23 - 18:30Asteartea, 2018, Urria 23 - 20:00Berriketan, “Heriotza duina” zikloko hirugarren saioa. “Adierazi gabeko emozioen mina”, Itxaro Mendizabal Amundarain. 2018-16-23, 18:30-19:45; Gerriko Txokoan. -Egunen batean hil egingo gara … -Bai, baina ez egunero! -Bilduak, 65 bat lagun Herritarrak eta ingurukoak. -Eskerrak gai honetaz hitz egiteko aukera emateagatik. Hitz egiteak korapiloak askatzen asko laguntzen du: zer, nola, non gertatu zen? … -Denok hil behar dugu; noiz?, nola?, horixe ez dakiguna. Beldurrez bizi gara, hiltzeko beldurrez; ez gara bizi … -Dolua, nola? -Gurasoak hil eta hasieran, ez zuen sinetsi nahi; laino artean bezala bizi zen. Kulpa sentimendua: “gurasoak nik hil ditut!”. Desagertzeko nahia/beharra. -Emozioak: -Amorrua-haserrea: gurasoekin (ondorik alde egin ziotelako), portugesekin, kamioilariekin (kamioilari portugaldarra izan zelako istripuan tarteko), San Migelekin (San Migel egunean izan zelako) … denekin haserre egon zen. -Tristura-melankolia. -Itxaro-pena. Tristura izan arren, ondo egon gaitezke. -Poza eta esker ona: zenbat eman zidaten!, ze zorte ona guraso haien alaba izatea!; eskertzekoa da. -Obsesioa. -Beldurra (maite ditugun pertsonak galtzeari, autoan ibiltzeari …). -Angustia. -Lasaitasuna. -Erresilientzia -Asko kostata, baina eman zion buelta doluari: “Gurasoei gutuna” lehiaketa sortu zuen. 3. edizio arte ezin izan zuen berak gutunik idatzi. Hasi eta utzi, hasi eta bota … ezin! Lortu zuen. Idazteak asko laguntzen du. -Emozionalki indartsuak behar dugu izan; autoestima. -Txaloka eta eskerrak emanez bukatu dugu saioa. Balorazio oso ona, jendeak, hizlariak eta antolatzaileok.
Edukia partekatu: