Apirilaren 23tik, liburuaren egunetik, euskal liburuak sustatzeko eta Euskal Herriko liburu dendak laguntzeko kanpaina jarriko da martxan.

Egunero 4 liburu jarriko dira salgai Berria dendan. Erosten duzun liburu bakoitzeko, haren prezioaren %20 zuk aukeratuko duzun liburu dendari ordainduko zaio.

Bizi dugun egoera zail honetan, denon artean eutsi behar diogu euskara eta euskal kulturari, orain arte bezala. Euskara erabiliz, euskaraz irakurriz, elkarrekin egingo dugu aurrera, eta, ziur gaude, orain ere hor izango zaretela.

Beraz, animatu, erosi liburuak, lagundu gure liburu denda eta jantzi gaitezen euskaraz, osasuntsu, liburuak lagun.

Gerriko liburu denda, Lazkao. 

 
Edukia partekatu: