Miren Amurizak 2017ko udazkenean irabazi zuen Igartza saria —Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean ematen dute—, eta haren laguntzarekin idatzitako eleberria aurkeztu du
aste honetan: Basa.
Liburuan badago protagonista argia: Sabina, edadeko emakumea. Indartsua, senarra hil ostean baserria gobernatzeko kapaza, eta azken urteotan Henry koinatua zaintzen dabilena. Emakume horren bizitzan oinarritzen da novela.