
SEGURTASUN ARRAZOIENGATIK SARI BANAKETA BERTAN BERA, AURRERAGO EGINGO DUGU
XIX. GERRIKO IKERLAN-BEKA
Epaia ematea eta sari-banaketa ekitaldia,
GONBITEA:
2020ko martxoaren 13an, ostirala, arratseko 20:00etan,
Lazkaoko Udaletxeko Areto Nagusian.
Jasotako proiektuak:
1)”Mindfulness birtuala haurtzaroan. “4 urtaroak Goierrin””.
2)”Goierri eskualdeko lanpostuen sorrera eta bertako landa eremuetako herrietako biztanle kopuruaren arteko erlazioa”.
3)”Norbera izaten ikasiz: Bioatzeraelikadura egitasmo baten bitartez Goierriko haurren autoezagutza eta gaitasun kognitibo, emozional eta sozialak bultzatzen”.
4)”Cortijoko linea. Ebrotik zetorren energia linearen pistaren atzetik”.
5)”Goierriren jatorria adimen artifizialaren bitartez: gure arbasoen erretratu historiko, soziologiko, linguistiko eta onomastikoa”.
6)”Paperezko aztarnak. Mendizabal Gorostizu familiaren emigrazio prozesuaren nondik-norakoak gutunen bitartez (1872-1912)”.
7)”Lazkaoko altxor ezkutua”.
8)”Mantentze eta murgiltze ereduan aplikazioaren eragina Goierrin. Euskararen erabileraren sustapenean eta jendarte kohesioan eragina izan ahal dute?”.
Epaimahaikideak:
Jokin Apalategi Begiristain jn., Soziologoa. Mugimendu Sozialetan katedraduna EHUko Psikologia Fakultatean. Gerriko Ikerlan Bekako Zuzendari Zientifikoa.
Jaione Apalategi Begiristain and., Pedagogian Doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Didaktika eta Eskola-Antolakuntza arloko irakasle titularra. Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanoa izan zen 2000-2004 artean. Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea eta Lehendakaria, gaur egun.
Fito Rodriguez Bornaetxea jn., Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea.