Alt

 

“ARTRITISA, DIETA PALEOLITIKOA, APITERAPIA … JATEKO OHITURAK ALDATU, SENDATZEKO”, Pello Zubiria.

 

50 lagunen aurrean, 2. saioarekin jarraipena eman diogu SUKALDARITZA ETA OSASUNA zikloari.

Esan zituen batzuk:

Biztanleriaren %1ek du artritisa. Jende askok, beraz.

Tratamendu gogorrei ezin aurre egin eta beste irtenbide batzuen bila hasi zen.

Informatu eta osasuna auzolanean landu, horixe izan zen egin zuena: taldea aurkitu interneten edo ahal den lekuan eta jendea gaiaz, botika gogorrez eta beste irtenbide batzuei buruzko esperientziez hitz egiten jarri. Informatzeko eta hitz egiteko foroa aurkitu behar da.

Akupunturarekin probatu zuen: ondo, baina hurrengo egunean bukatzen zitzaion eragina. Balio du, baina berarentzat ez zen nahikoa izan.

DIETA: almidoirik gabeko dieta komeni zitzaiola entzun zuen. Almidoia kenduta, gaitza eragiten dion bakterio txarra gutxitu egiten da. Beraz, ogia, pasta, patata, zerealak, babarruna, ilarrak, esnea eta esnekiak, asko elaboratutako jakiak … ahal dituen gutxien kontsumitzen ditu.

Dieta egokia aurkitzea ez da erraza izan, baina ohitura batzuk aldatu eta moldatzeko modua izan du, osasuna irabaziz: barazkiak, eztia, polena, fruta, fruitu lehorrak, haragia, arraina … kontsumitzen ditu.

Jakiek almidoia duten ala ez ikusteko, iodoa bota eta baldin badute, belztu egiten dira.

ERLEA:

Propolia, eztia, argizaria, polena, errege jalea. Erlea aberatsa da.

Propolia antibiotikoa eta fungizida da. Oso ona. Katarroak sendatzeko ere ona. Oso kopuru handitan har daiteke lasai, kalte egiteko arriskurik gabe.

Zauriak sendatzeko, eztia propoli tanta batzuekin. 

Polena, dituen propietateetan osoa da, konpletoa. Anemiari kontra egiteko ere oso ona.

Erleen pozoia, eztenetik gorputzera sartzen dute ziztadekin. Lehenengo alergiaren froga egin behar da.

Euskal Herrian bi lagun ari dira, Pellok ezagutzen dituenak, gutxienez, erleen eztenarekin profesionalki lanean.

Lan kooperatiboa egiten da taldeetan osasuna zaintzeko. Gaixo gaudenean autogestioa beharrezkoa da. Botika etxeek akuri bezala hartzen gaituzte eta guk, gure osasuna gure esku hartu behar dugu.

Terapiez hitz egin behar da, baita kutsaduraz ere.

Geure burua aberasteko bibliografia interesgarria:

“La alimentación, la 3ª medicina”, Jean Seignalet.

“Comer sano para vivir mejor. Sin gluten, sin lácteos, sin almidón”, Elena Wagner.

“Erlea gure sendagile”, Julio Cesar Diaz.

“Un detective en el supermercado”, Michael Pollan.

www.izorrategi.org, Pelloren bloga: bere esperientzia eta kontuak kontatzen ditu.

 

Hurrengo saioa, azaroaren 5ean, Garbiñe Etxanizekin: “Gaixotasun egoeran osasuna berreskuratzea, nork bere baliabideekin. Makrobiotika: gorputza, burua eta espirituaren arteko oreka”. Gerriko Txokoan hitzordua, arratsaldeko 18:30ean.

Edukia partekatu: