Alt

2017-10-24 (18:40-19:45)    

 HITZ&MUSIK: MIKEL AIZPURUA

BALORAZIOA

 

Bilduak: 20 lagun.

 

Elkarrizketa egiten, Aritz Artola. Inoiz elkarrizketarik egin gabea, baina laguna duenez, arazorik gabe onartu omen zuen eta pozik, gustura, txukun aritu da. Lagunen arteko elkarrizketa giroa izan da, naturala. Ondo, txukun. Elkarrizketa eta Mikelek egindako bideoak tartekatuta.

Elkarrizketan aipatutako kontu batzuk:

Txikitatik musikazalea.

Melodia duten kantak ditu gustuko.

Musika talde txarrik ez dago. Denek dute “zerbait” polita.

Klasiko euskaldunak maite ditu. Berrietan, modernoetan, gaur egungoetan, Musergo gustuko … Baina gehienbat gaztetan entzundakoak entzuten jarraitzen du.

Mañukorta zalea.

Ze gai? Umorea, ironia eta “ze ostia duk hau?” esan arazten dutenak. Harridura sortzen dutenak.

Letra politikoak? Dena da politikoa, baina ez partidista. Alderdi politikoetatik kanpo.

Ezkerra ala eskuina? Ideologia, orokorrean, ez du maite, gauza konkretuez fidatzen da. Euskaldunok langile fama: Lanean oso serioa omen da, baina ahal duen gutxien lan egiten omen du. Bizitzeko lain bakarrik lan egin.

Gure Esku Dago dinamika: ondo, baina nahikoa alferrikakoa. Katalunian ere jolasean ari dira, xakean jokatzen. Ilun. Sentimendua dago tartean eta jendeaz aprobetxatzen ari dira.

Ordizian atez ateko zabor bilketa kentzeak pena eman zion. Oso sistema ona da. Orain kiratsa.

Errauskailua? Ez, baina ez gara kontsekuenteak: erosten dugun guztia plastikoz bildua dago eta horren aurkako ezer ez dugu egiten.

Energia nuklearrarekin ere beste horrenbeste gertatzen da: dena argiz bete, denean konektatuak … baina energia nuklearrik nahi ez.

Herio zigorra, bai ala ez? Ez, baina bueno … Ez, ez, ez. Sufriarazi bai, akabatu ez.

Youtubetik ateratzen du materiala. Dena, den-dena dago youtuben.

Ametsetako bidaia? Ez zait bidaiatzea gustatzen, baina Japon. Kalean denak mozorrotuta, denak frikiak … horregatik joan nahiko luke. Ipar Koreara ere bai. Jendeak “horra ez joan” esaten duenez, berak horra nahi.

Mikel Laboa. Inprobisatzailea. Espektroa. Ikaragarria. Totala, Artista.

Noizbait zuzenean ikusiko zaitugu? Behar bada, bai.

Artza eta Artolagatik etorri da Gerrikora eta oso gustura egon da.

Hainbat bideo:

*Bideoa: Barbi ETBn (Amaia Astobiza Uriarte)

*Errauskailua Txillidalekun.

*Aitatxo, aitatxo, maite zaitut asko.

*Biologia-geologia. Euskaltegikoei eskainia.

*Mobiru, mobidu ipurdixa.

*Madonna, Madonna. Kolokon. Mixel Etxekopar.

*Patxi Eugi

*Tripako mina

Edukia partekatu: