Alt

55 lagun Gerriko Txokoan haur eta gazteen transexualitatearen inguruan solasean.

Ezkutuan egon den gaia argitara ateratzen eta ulertzen ari gara. Denon pentsatu behar dugu gaian, kontzientziatu eta ikasi, ez etxera iristen zaigunean bakarrik.

Sufrimendua eragiteko beldurrez, isilik geratzen dira haur eta gazteak. Gaia desdramatizatu behar dugu, inportantzia kendu, balioa eta mezu positiboak eman haur eta gazteei.

Arauak aldatzen segi.

Eskola sisteman genero-ardatza, sexu hezkuntza, zabal landu beharko litzateke irakaslegaiekin eta eskoletan lan egiteko prestatu beharko genituzke. 

Edukia partekatu: