AltGERRIKO TXOKOA, LAZKAO. Azaroaren 18an, astelehena,arratsaldeko 6,30etan“Hitzontziak”, 2017; Xabier Montoia, 1955, Gasteiz.Langile borroka, sabotajeak, lapurretak, drogak, negozioak, hilketak, adiskidantza, amodio harremanak dira Xabier Montoiaren zortzigarren nobelako adarrak. Iturri tabernan topo egiten dute aldian behin Oihane filosofo gazteak, Biteri tabernariak, Gloria alargunak eta Goietxe ugazabak. Ez dira laurak elkarren lagunak, baina denok ere iragan bat badugunez, pixkanaka elkarren berri izaten hasiko dira. “Hildakoak ez dira gutaz sekula ahazten”, horrela mintzo da haietako bat: “lagunik onenak ditugu, hutsik edo traiziorik egingo ez digutenak. Hildakoak ez dira isiltzen, kalaka aritzen zaizkigu”. Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala. Posible balitz, noizbait akabatu egin behar lituzkete beren hilak.
Edukia partekatu: