Alt

LILURATURA:

 

GARAZI KAMIO, IDAZLEA, “ORUBE ABANDONATUA” NOBELARI BURUZ

 

EGUNA: 2017-03-15

ORDUA: 18:30

LEKUA: Txokoa

EKINTZA MOTA: Solasaldia

ESPARRUA: Literatura

EKINTZAK IZAN DUEN HARRERA:

 

40 bat lagun elkartuak, lazkaotarrak eta Maizpideko ikasle-irakasleak.

 

Idazle andoaindarraren aurkezpena egin ondoren, irakurleei eman genien hitza: iritziak, galderak …; iritzi horietatik abiatuko genuen elkarrizketa.

Kritika negatibo asko izan zituen liburuak hasieratik. Ez dela nobela, kazetari lana dela … Hasieran mina eman zioten, baina gero kritikei buelta eman zien.

Beka eman eta urtebeteko lan nekosoaren ondoren argitaratu zuen liburua. Nekosoa, ez delako idazle profesionala, bere irakasle lanbidea eta beste zeregin asko izan eta idazteko tartea hartu behar izaten duelako, oporretan.

Istorio tristeak zergatik idazten dituen? Nahita egindako aukera izan dela.

3 istorioek elkarrekin ze lotura duten galdetu diogu, behin eta berriz. Bada, hiru istorioetan elementu komunak daudela, propio jarriak: herri, kale, etxe bera; ispilua; armairua; zapatak; 3 pertsonaien izenak M letraz hasten dira …

Mirenen istorioa idazten, idazleak berak negar egin omen zuen.

Estiloaz, esaldi laburrei buruz: ohitura hori omen du, konturatu gabe ateratzen zaion estiloa.

Hiru istorioak elkarrekin nahasian, txirikordatuta idazteak, irakurketa konplikatzea beste helbururik ez omen du.

Azala: espazioan astronautak, bakardadearen irudia omen da.

Dokumentazio-lana: El Pais-eko hemerotekatik jasotako informazioa erabili du.

Idazteko prozesua: ez da idazle metodikoa, nahi duenean bakarrik idazten du eta, lana tarteko, oporrak “sakrifikatu” behar izan zituen.

Editorearen lana handia da, zorrotza. Behin eta berriz irakurri eta zuzenketak zuzendu. Zorrotz egin beharreko lana.

Eskuartean duen hurrengo proiektua, haurrentzat liburu bat.

Gustura irakurritako liburuen aholkua: Kirmen Uriberen poesia eta Ana Jakaren “Ez zen diruagatik”.

Poesia gustuko du, baina bera ez da idazteko gai sentitzen.

Edukia partekatu: