Alt

Musika gidari, garai bateko kontuez jardun da Libe hizketan, bizi eta argi. Festetan txistulariek esnatzen zutela eta, Segurako alborada doinuarekin hasi dugu solasaldia, zuzeneko musika, txistu doinuekin.  Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Urko… kantari.

 

Oilo ipurdia atera digu askotan:

Familia, ikasketak, herriko giroak, bizipenak… Euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna, biak bat eginda, biak nahasian izan ditu Libek bizitzan gidari: Iparraldera ihesi, andereño Seaskan, Olentzero, taloak, kantua, dantza, ikurrina… frankismo garaiko kontuak eta komeriak.

Iparraldeko ikastoletako haurrak udako oporretan Lazkaora, familietan hartu eta euskaraz ikasten, euskal giroan murgilduta bizitzen. Gaur egun, berriz, Frantziako gobernuak murgiltze sistema debekatu berri du.

Mikel Zabaltzaren kasua, hilketa; familiakoa izanik, lehengusu zuzena, gertutik, barrutik bizitako egoera.

Orain reiki munduan murgilduta, erretreta hartuta, baina berriz irakasle.

Oso saio ederra izan da. Hizlari ona da eta bere sentimenduak ederki transmititu dizkigu. Lazkaon hain ondo hartzeagatik pozik, hunkituta, eskertuta.

Zorionak eta eskerrik asko, Libe! Lazkaon, Gerrikon, etxea duzu eta ongi etorria izango zara.

Edukia partekatu: