Alt

Udan, oporretan, urrutira joan beharrik gabe, lasai-lasai egoteko tarteak izango ditugu; horixe baietz!

Bada, liburu polit eta interesgarriren bat izan nahi baduzu lagun, oraintxe duzu MERKE erosteko AUKERA. Euskaraz nahiz gazteleraz.

Erosi Kultura Bonua Gerrikon, 20€ ordainduta:

-Euskarazko liburuak erosi nahi izenez gero, 20€ ordaindu bonua eta 32€ gastatu (12€ opari!).

-Gaztelerazko liburuak erosi nahi izanez gero, 20€ ordaindu bonua eta 28€ gastatu (8€ opari!).

Oraintxetik hasi eta irailaren 30 arte, liburuak, musika eta pelikulak merke erosteko aukera.

Erne!, ordea, bonu kopuru mugatua baitago eta, epea baino lehen, bukatu egiten baitira.

Aukeratu liburua eta gozatu irakurtzen; zuk nahi duzun hori momentuan ez badute liburu-dendan, enkarguz ekarriko dizute.

GERRKO liburu-denda

 

Edukia partekatu: