2017-09-13 (18:40-20:15)
HITZ&MUSIK: INES OSINAGA
BALORAZIOA
Bilduak, 70 lagun. Lazkaotarrak, inguruko herrietakoak eta Maizpideko ikasle eta irakasle zenbait.
Jon Eskisabel aurkezle eta elkarrizketatzaile.
Ibilbidean zehar paseotxoa: 1982an Arrasaten jaioa.
Musika-eskolan solfeoa eta soinu handiarekin hasi zen. Gero panderoa eta trikitixa, Maixa Lizarribarrekin. Etxean musika tradiziorik ez, ez behintzat trikitirik. Aitak, gitarra jotzen du eta Inesek ere hala ikastea nahi.
Musika eskolen funtzionamenduarekin oso kritiko azaldu zen: “Musika Eskola oso aspergarria da!, musikari potentzialak akabatzen ditu”. Txikitan kalitatezko musika hezkuntza beharko genuke. Sentsibilitatea landu beharko litzateke eta ez da lantzen. Musikari kritikoak sortu beharko genituzke. Haurrak musikan jantzi behar ditugu eta gero, nerabezaroan, aukeratuko dute zer egin, ikasi nahi duten.
“Trikitilari trajea” jantzita jaio zen Joseba Tapia, adibidez.
Triki-popa: modan dago, baina erromeria izaten jarraitzen du.
Jendeak ez duela dantza egiten? Dantza egiten da, baina ez lehen bezala; zelaietan egiten ziren erromerietatik, diskoteketara pasa gara.
Musikaria eta irakaslea da, Ines, eta bi lanak pasio handiz bizi ditu.
Haurra zenean, trikitia jotzen hasten zenean, etxean, neurria jartzen zioten: “nahikoa!, bale!”. Anekdota: Aste Santuko oporretan Benidormera joatean trikitirik eramaten ez zioten utzi. Gero enkarguz eraman arazi eta kaleetan jotzen, festa. Udaltzainak ere kontu eske. 1. Kontzertua horixe izan zen.
Plazarako saltoa zaila izaten da. Txapelketen bitartez egin zuen berak, beste askok bezala.
Duela 22 urte edo, berak 14/15 zituenean, Ines eta laguna talde batean jotzen eta kantari. Audioa entzun dugu. “Ze sentsazio?” galdetu dio aurkezleak: kanta hori publiko aurrean entzuten duen lehen aldia izan omen da. Txukun. Gauza inportanteei buruz hitz egiten zuten: Herria, presoak, maitasuna …
Gero, talde batean jo nahi izan zuten eta hala aritu ziren, baina taldekideek plazak, ezkontzak eta horrelakoak nahi eta Inesek eta lagunak Gaztetxeak. Taldea utzi zuten edota taldeak utzi zituen biak bakarrik, Elgetako Gaztetxean. Hantxe biek bakarrik egin zuten lehenengo saioa.
“Ekon” taldea gero, rock “kañeroa”.
Asko ikasi zuten: erromeri eta ezkontzetatik kontzertu eta grabaketetara.
20 bat urte zituenean, 2004an edo, Goseren lehenengo maketa egin zuten: trikitia + musika elektronikoa.
Estetika beti asko zaindu dute. Estetika, nortasuna eraikitzeko. Martens bota militar txuriak, loretxoekin, eta gona beltza, kontzertuetarako bakarrik jantzi ditu. Emakumez mozorrotzen zen, kontziente. Inoiz ez ederrago azaltzeko, gizartean eragiteko baizik.
2016ko apirilean izan zen Goseren azken kontzertua, haurdun zegoela, Gazte Topagunean.
“EHan rock&rola feminista izango da, edo ez da izango”. Egia.
Gaur egun ezin da antimilitarista kantatu. Ikuspegi feministatik kanta liteke.
10 musikariko taldean 8 mutilak eta 2 neskak baldin badira, 3 mutilek utzi eta hiru neska sartu behar dira. Hori da berdintasuna. Mutilak prest daude? Espazioa konkistatu behar da. Inesek mozorrotuta (botak eta gona) konkistatu du espazioa.
Galdera (audio): “berriz ikusi nahi zaitut. Prest zaude eskenatokira itzultzeko?”
Ez daki. Beste leku batera begira jarria da eta haurrei begira. Hortik ere mundua alda daiteke. 35 urterekin ez daki, berriz ere, traje hori jantziko duen ala ez. Agian bai, agian ez.
Kantuak: zuekin erbestetik, Joseba Sarrionandia…
4-5 kanta.
Gustura jendea, gustura bera, gustura antolatzaileak. Balorazio oso ona.