Alt

Leihoak ondo zabalduta izan ditugu saio guztian zehar. Ondo aireztatutako lokala izaki eta distantziak mantenduta, seguru asko musukorik ez genuke beharko. Ez ditugu kendu ordea.

CO2 neurgailua ekarri du eta piztuta izan du. Tarteka datua ematen zigun: 600 inguru markatzen zuen. 800dik gora, arriskua. 1000tik pasatzea ez da komeni. Tresnaren prezioa: 100-200€.

Nondik etorri da?

            1)Naturatik sortua izan daiteke

            2)Nonbaitetik, laborategiren batetik alde egin eta zabaldu izan daiteke

Ez dakigu, baina bi aukerak posible.

Besarkadak? Plastikoa tartean dela besarkatzea, arriskurik gabeko aukera.

Urtero hartu beharko da txertoa? Oraindik ez dakigu.

Udari begira, aholkuak: kanpoan ibiltzea, distantzia mantentzea eta musukoa erabiltzea. Hiru horietatik bi betetzea.

Interesgarria, komunikabideak alde batera utzi eta ikertzailearen ahotik, aurrez aurre, informazioa jasotzea.

Eskerrik asko Ugo!

Edukia partekatu: