Alt

Urtero antolatzen du Gerriko Kultur Elkarteak Lazkaomendiko Lartxai Elkartean bertso-afaria. Ekitaldi horretan Lazkao Txikiren heriotzaren urteurrena oroitu ohi da, eta haren izena daraman zelaian egiten zaion jaialdiarekin batera, urteurreneko ekitaldirik garrantzitsuena izan ohi da.

Aurten bi bertsolari gazte izan ditugu: Unai Mendizabal eta Nerea Ibartzabal. Beste hainbat bertsoren artean, jolaserako gogoa ere erakutsi ziguten, eta hona zein esperimentu polita egin zuten: bertsolaria lehen puntua kantatzen hasi aurretik, bikotekideak (beste bertsolariak) oina ematen zion; puntuaren erdian-edo kantari ari zela, bigarren oina ematen zion, eta honela doinu luze samarraren oin guztiak eman eta kantatu arte.

Entzun saioa.

Edukia partekatu: