Alt
Ez geunden festa-giroan, ez mendian; Gerriko Txokoan geunden, irrintziaz interesatutako 22 lagun.
Gidari, Nerea Barandiaran, musikaria, irrintzilaria eta… musikaria!, berriz esanda ere. Musika gorputz eta bihotz, barne eta kanpo, sentimenduz bizi duena, Lazkao Txiki musika-eskolaren sortzailea, zuzendaria, irakaslea… Alma Materra, Nerea.
Zer da irrintzia, labur esanda? Hitzik gabe, emozioak kanpora ateratzeko deiadarra.
Bere momentua du eta behar du irrintziak, barruak agintzen duen momentua.
Horixe aurkitu genuen Gerriko Txokoan, momentua eta lagun arte egokia. Beraz, hitzak eta irrintziak bitarteko, komunikazio sakona lortu genuen.
Zorionak eta eskerrik asko, Nerea!
Edukia partekatu: