Alt

Berriketan, “Covid-19. Zer gertatu da? Nola gaude? Zer gerta liteke?” . Maialen Atin eta Maialen Gonzalez. Aurkezle, gidari, Ane Insausti. 2020-06-30, 18:30-19:45; Gerriko atzeko terrazan.

Herritar gazte eta profesionalak hizlari. 30 lagun interesez entzuten.

Argi eta garbi zaldu ziguten, oraindik ezjakintasunetik, zer den birusa, zer gertatu den, ondorioak. Zientzia eta zientzialarien egoera. Txertoak eta botikak. Oraintxe eta hemendik aurrera, hartu beharreko neurriak: garbitasuna, distantzia eta musukoak.

Errespetua bai baina beldurrik ez omen dugu izan behar.

Mila esker eta zorionak, bi Maialen eta Ane.

Oharra: Gerriko atzeko terrazaren estreinua izan zen eta ekintzak antolatzeko leku ederra dela ikusi genuen. Goxoa, polita eta atsegina, errekaren hotsa lagun.

Edukia partekatu: