50 lagunen aurrean, 3. saioarekin jarraipena eman diogu SUKALDARITZA ETA OSASUNA zikloari.
Esan zituen batzuk:
-Gehiegizko higienea ez da ona. Haurrei zikintzen utzi behar diegu, lokatzetan jolasten …
-Gaur egun: gaixotasun mentalak, alergiak, gaitz degeneratiboak … gero eta ugariagoak.
-Hesteen eta burmuinaren artean lotura handia dago. Osasuntsu egoteko hesteak garbi edukitzea oso garrantzitsua da.
-Gure elikadura ohituren aldaketak gaixotasun modernoak sortu ditu. Kutsadurak ere gaixotasun asko sortzen ditu.
-Nomadak izateari utzi eta lurra lantzen eta etxeko animaliak hazten hasi ginen. Esnea edaten …
-Industrializazioan beste aldaketa handi bat: elikaduraren industria sortu eta elikagaiak prozesatzen hasi ginen: arroz beltzaren ordez, zuria; aleak jan ordez, irina … Odolaren kimika aldatu genuen.
Janaria gure odola eraikitzen duena da. Zer jan, halako odola.
-Egun, nekazaritza intentsiboa lantzen da, kimikoa. Kalterako.
-Zientzia ofizialaz asko fidatzen gara. Konturatu behar dugu Gobernuek eta multinazionalek manejatzen dutela zientzia, beren interesetara.
“Un detective en el supermercado” liburua oso interesgarria (Pello Zubiriak ere aholkatu zigun).
-Gaur egungo medikuntzak, modernoak, ez digu esaten zergatik gauden gaixo.
Geuk hasi behar dugu gure osasunaren ardura hartzen, medikuen eta farmazeutikaren esku erabat utzi gabe.
-Sintomak entzuten ikasi behar dugu eta prozesu horretan gorputzari lagundu.
-Azalean granoak edo azalduz gero, hura sendatzeko ukenduak erosten ditugu. Azalekoari zuzenean heldu gabe, barruan zerbait gaizki dabilen seinale denez, barruko hori konpontzen saiatu behar dugu.
-Gorputza entzuten ikasi. Odola garbi baldin badugu, osasuntsu egongo gara.
-Orokorrean nola gauden, dena aztertu behar da, ez arazoa azaldu den tokia bakarrik.
-Ur ona edatearen garrantzia.
-Zikinkeriak pilatzen diren lekuetan sortzen dira gaixotasunak.
-Elikagaiek osasuna zaintzeko balio digute.
-Barazkiak, fruta, zereal integralak, fruitu lehorrak, patata … Pestizidarik gabeak, ahal dela ekologikoak denak.
-Malgutasuna: pertsona bakoitzak bere dieta. Aztertu eta bakoitzari ondo datorkiguna.
-Barau egitea: gorputza garbitzeko oso ona da eta oso esperientzia interesgarria, gainera.