Robert Larrandaburu.Sortzez Larraintarra, Pipas edo Robert Larrandaburu aspaldian ezaguna dugu mendi munduan. Ibiltari handi honek munduko mendi kasko gorenak igo ditu, Everest gailurreraino, bere baitako muga gaindituz, usu. Xiberoako mendien miresmena eta maitasuna, ez du galdu alta. Mendietako leku izenak euskaraz dira bistan dena, eta lekuaren inguruko xehetasunak salatzen dizkigute. Izan ere, idazlearen iduriko IGN kartetan agertzen diren toponimoen ortografia euskara arautuan jartzea ezinbestekoa eta premiazkoa zen hemen. Pipasek Xiberoako mendietako bidea zabaltzen digu: Maule eta Garindaine gaineetatik, Lexantzümendi kaskora, Pixtako ur-jauzian freskura hartuz. Ibilbideak xeheki esplikatuak dira, norabideak bi edo hiru kilometra guziz eskainiz, autoak uzteko lekuak eta detaile teknikoak jakinaraziz.
Urtea: 2022
Edukia partekatu:
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko