• Idazlea: Qiu Xialong
  • Generoa: Nobela beltza
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • adibidea

Qiu Xialong (Shangai, 1953). Gaur egun, St. Louis-en bizi da, Missourin. Bertako unibertsitatean klaseak ematen ditu. Poesia idazten du eta txineraz idatzitako poesia ingelesera itzultzen du. Oso ezaguna da bere polizia eleberriengatik. Eleberri horietan oso ezaguna da Chen Cao inspektorea.

Hain zuzen ere, Cao inspektorea da “Muerte de una heroína roja” liburuaren protagonista. 1990eko maiatzeko ostiral batean, Gao Ziling, Vanguardia patruilako kapitaina, arrantza egitera joan da institutuko aspaldiko lagun zahar batekin. Itzuleran, Baili kanalean, Shangaitik 30 kilometrotara, patruilak ezin du aurrera egin. Gaok uretara bota du bere burua zer gertatzen den ikusteko eta plastikozko poltsa beltz handi batekin topo egiten du. Barruan, neska gazte baten gorpua dago. Gao kapitainak poliziari abisua ematen dio eta, kasualitatez, deia jasotzen duena Yu inspektorea da, Chen Cao inspektorearen gidaritzapean lanean ari dena.

Edukia partekatu:
Urtea: 2011