• Idazlea: Veronique Ovaldé
  • Generoa: Narrazioa / Eleberria
  • Hizkuntza: Euskara

Véronique Ovaldé (Frantzia, 1972). Idazle honek euskal jatorria du, nafarren biloba baita. Ovaldé abizena, berez, Ugalde zen. Erregistroko bulegoan izan zen akats batek aldatu zuen familiaren izena.

Frantziako literaturaren ahots berrietakoa da eta kritikaren eta irakurleen oniritzia jaso du. Hau da, bere laugarren eleberria, eta hainbat sari jaso ditu lan honengatik.

Karibeko hondartza baten aurrean eraikitako etxola batean, sendi bereko hiru emakumeren bizibeharra harilkatzen da. Rosa Bustamente amona, Violeta alaba eta Vera Candida bilobak independentzia senari eusten diote giroaren eta patuaren eta Vatapunako gizartearen aurka, Vera Candidak itsasoa zeharkatu eta beste etorkizun bat bilatzea erabakitzen duen arte, kontinentean. Han aurkituko du amonak eta amak beti bilatu zuten zoriontasuna, baina patuak, berriro ere, irlara itzultzera behartuko du, bere iraganarekin bat egin eta aurrez aurre topatzera.

Edukia partekatu:
Urtea: 2011