Asteartea, 2021, Otsaila 23 - 18:30Asteartea, 2021, Otsaila 23 - 20:00

Covidak itxi erazitako Txokoan (elkarte gastronomikoak itxita jarraitzen du) kultur ekintzak antolatzen hasi gara berriz. Toki segurua da Gerriko Txokoa!

 

Ikerrekin hizketarako, 23 lagun elkartu ginen. Errezetak baino gehiago, erosketak, erositako produktuen antolaketa eta aurre-prestaketa… Hainbat ideia, truku eta martingala erakutsi zizkigun, beti ere osasuna helburu.

Txerto sendagarri ederra!, Ikerrek atzo eman ziguna. Eskerrik asko!

Eta hurrengoan, sukaldeak zabaltzen ditugunean, teoriak alde batera utzi eta saio praktikoa egingo dugu Gerriko Txokoan. Zain, zain gaude, desiratzen.

Edukia partekatu: