Ostirala, 2015, Abendua 18 - 00:00Igandea, 2015, Abendua 20 - 00:00

2015Eko euskal liburu- eta disko-azoka Lazkaon. 

1989-201527 urte azokan,  

kultur trukean. 

 

2015eko abenduaren 18, 19 eta 20anPlazako frontoian. 

 

 

Ordutegia: 

Ostiralean, arratsaldeko 16:30etik 20:00etara. 

Larunbatean, goizeko 10:00etatik 20:00etara. 

Igandean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. 

 

Azoka bezperetako ekintzak: IRAKURZALETASUNARI, BULTZA ! 

-Iñaki Zubeldia idazlearekin solasaldiak, aste guztian, udal liburutegian: “Martetarrak Zarautzen” liburua aurkeztuko du eta lehendik argitaratutako beste batzuen inguruan solasean ariko da LHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleekin. Abenduaren 14tik 18ra, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 13etara. 

 

Azokan bertan, asteburuan, izango diren hainbat ekintza: 

 

Ostiralean- 4:30ean, txokolate beroa bizkotxoekin. 

- 5:30ean, Goierriko Bertso Eskolakoen bertso-saioa. 

-18:30ean, Areria Kulturgunean, Rwandarekin elkartasun jaialdia. 

 

Larunbatean, 

- 12:00etan salda beroa 

-“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”, lasterketa. 

- 18:00etan -buruhandiak,  

-txokolatea bizkotxoekin 

 

 

Igandean- 12:00etan -salda beroa eta pintxoak 

-haurrentzat jolasak 

 

 

Orri-jauziaTONBOLA3.500 numero banatuko dituzte tabernetan eta dendetan, bezeroen artean, eta azokako tonbolan 1.100 sari banatuko ditugu: arropa, opariak, barazkiak, haragia, bidaia, hile mozketa, hortzak garbitzeko eskuilak, tabernetan pintxoak eta baxoerdiak, jostailuak, pitxiak, motxilak, poltsak eta liburuak, liburu asko banatuko ditugu. 

Tonbolan dirua jokatzeko aukera ere izango da: 1€ean, bi zenbakidun boletoa eta sari ugari. Ia boleto guztiek izango dute saria. 

 

 

%15eko deskontua Udalari esker. 

Azokako bezeroen artean opari sorta ederra zotz egingo da azoka itxi baino lehen, igande eguerdian: liburuz, DVDz eta CDz ostutako sorta. 

GERRIKO KULTUR ELKARTEA 

SAN BENITO IKASTOLA 

LAZKAOKO UDALA 

 

Edukia partekatu: