Astelehena, 2018, Ekaina 4 - 18:30Astelehena, 2018, Ekaina 4 - 21:00 ZIENTZIA DIBULGAZIOA KERKETA PSIKOBIOLOGIKOA: BIOLOGIAK GIZAKION JOKABIDEAN DUEN ERAGINA EGUNA: 2018-06-04 ORDUA: 18:30-20:00 LEKUA: Gerriko Txokoa EKINTZA MOTA: Aurkezpenak eta solasaldia ESPARRUA: Zientzia dibulgazioa EKINTZAK IZAN DUEN HARRERA: Bilduak, 30 lagun. -Erizaintzaren ikuspegitik: Biologiak, psikologiak, egoera sozialak … elkarren artean eragina dute. Estresa eta minbizia. Estresak aktibatu egiten du minbizia eta minbiziak estresa sortzen du. Normalean animalia arrekin egiten dira ikerketak, gizonen fisiologian egiten dira azterketak eta emaitzak, emakumeei eta gizonei, biei aplikatzen zaizkie. Botikek eragin desberdina dute batzuengan eta besteengan, baina emakumeentzat ez da ikertzen. Estresa duen pertsona, ez du ezerk motibatzen. -Psikologiaren ikuspegitik: Minbizia. Geroz eta kasu desberdin gehiago ematen dira. Erlazio handia: estresa minbizia depresioa. -Biomedikuntzaren ikuspegitik: Oldarkortasuna pertsona guztiok daukagu eta gaizki ikusia dago, baina ez da beti txarra. Beste pertsona bat mintzeko ekintza da eta horregatik dago gaizki ikusia. Ikuspegi eboluzionista batetik begiratuta, agresioa ona da, mehatxuei aurre hartzen laguntzen baitigu. Tenperamentua, haurtzaroan azaltzen da. Pertsona guztiok desberdinak gara. Aldagai soziala; familia. Heziketa autoritarioa edo eta librea, legerik gabea jasotzen duten haurrek jarrera oldarkorraren maila altua azaltzen dute. -Jendearen interesa, solasaldian: Ikertzeko lehenengo, ahal bada, zelulekin egiten omen dituzte ikerketak, ezin bada, animalia txikiekin; ahal denean pertsonekin. Ikerletarako ahalik eta animalia gutxien erabiltzen dituzte eta legeak zorrotz beteta. Ikertzaileen egunerokoa. Baliabideak. Errealitatea. Ikertzaile modura, bizitza profesionala oso zaila eta gogorra da Euskal Herrian; ez dute baliabiderik. Suitza, adibidez, beste mundu bat omen da: milioiak inbertitzen dituzte ikerketan. Estresa, neurrian, ez da txarra; kroniko bihurtzen denean da txarra. -Ikertzaileak oso pozik, asko eskertu digute beren ikerketen berri publikoan emateko aukera eskaintzea. Entzuleen balorazioa oso ona. Zientzia Dibulgazioaren adarra lantzen jarraitzeko eskatu digute antolatzaileoi. Zorionak eta eskerrik asko, Ainitze, Olatz, Nora eta Aitziber!
Edukia partekatu: