Asteartea, 2018, Urria 30 - 18:30Asteartea, 2018, Urria 30 - 19:45Bilduak, 35 bat lagun Herritarrak eta ingurukoak. Saioan lantzen diren gai batzuk eta eskema laburra: Zer da zahartzaroan, memoriak ihes egiten duelarik, gelditzen dena ? Non dago pertsona, egoera fragmentatu horretan ? Itxura eta “gaztetasunkeria” nagusi den garai honetan, “Oroitzen naizeno”n Maddik hitza eman dio zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari. Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bat eginik, ikusi nahi duenarentzat opari, beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana. Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua da. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona, tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino. Saio bakarra egitea pentsatzen zuten eta Lazkaokoa 15.a izan da. Pozik daude beraien bizitzetan lagungarri izan dutelako eta jendeak oso ondo hartu duelako. -Txaloka eta eskerrak emanez bukatu ditugu saioa eta zikloa. Balorazio oso ona, jendeak, artistek eta antolatzaileok.
Edukia partekatu: