Astelehena, 2019, Azaroa 11 - 18:30Astelehena, 2019, Azaroa 11 - 20:00Berriketan, “Komunikazioa: kazetaritza ofizioa duintzen”: “Fake neuwsak, ez dira atzo goizekoak. Gezurra kazetaritzan?”. Fito Rodriguez. 2019-11-11, 18:30-20:00; Gerriko Txokoan. Aurkezle eta gidari, Maddi Garmendia. Bilduak, 23 lagun. -Gezurra egia bezain garrantzitsua dugu gure heziketan, nahiz eta oso gaizki ikusi dagoen. Gezurrak, gizartea ikertzeko funtsezkoak dira; praktika sozialak dira eta gure gizartearen berri ematen digute. -Esamesak, fake newsak, zurrumurruak, ahozko kontakizunak, ezagutu egin behar ditugu. Askotan, bete egiten dira. Egiak izan ala ez, zurrumurruek ondorioak izaten dituzte. Noiz funtzionatzen dute fake newsek? Egia direla pentsatzen dugunean, egiatzat hartzen ditugunean. Gezurrak intentzionala izan behar du, derrigor. -Gezurrarekin bizitzen jakin behar dugu, hor daukagu eta. Informazioa kontrastatu egin behar dugu. Badakigu bertsio bakarra ez dela existitzen. Informazio guztia kontrastatu egin behar dugu eta, gero, nahi duguna sinestu. Gezurraren kudeaketa pertsona bakoitzari dagokio. Oso ondo, guztiz interesgarria. Ikasi dezagun, beraz, gezurra kudeatzen, ematen diguten guztia, itsu-itsuan, jan gabe. Mila esker, Fito!
Edukia partekatu: