Asteartea, 2023, Urria 10 - 18:30Asteartea, 2023, Urria 10 - 20:00

Labur esateko, umil, batere harrokeriarik gabe, egindako  eta egiten dituen lan guztiei garrantzia kenduta, natural, berez halaxe beharko balu bezala, jardun zen hizketan Txap.

Gaztetxotan musikaren munduak liluratu, baxua jotzen hasi, gitarrara pasa eta beti hortxe, ekoizle, teknikari… frogak egiten eta esperimentatzen.

Bere kabuz ikasia, autodidakta.

Euskararekin konprometitua. Garai batean konpromisoa zen hizkuntzarekiko, euskararekiko musikariek zutena. Marka politikoa. Gazte inkonformisten arma zen. Gaur egun hori galdu da; batez ere estetikak du garrantzia, kanpoko itxurak. Horregatik hautatzen dute talde euskaldunek ere ingelera beren musika-hizkuntza.

Prestatua zuen performancea ezin egin, belarriko arazoak tarteko, eta bere gustuko diskoak eta kantak jarri zizkigun entzungai, komentarioekin gozatzeko.

Saio ederra! Eskerrik asko Txap.

Edukia partekatu: